IKUS-ENTZUN

Gaur abiatuko da “Huhezinema Jaialdia”

Gaur, apirilak 2, Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiaren 12. edizioa hasiko da, eta 16:00etan, Donostiako Zinemaldiko Nest Film Students saileko zenbait film labur proiektatuko dira Aretxabaletako Arkupe aretoan. Hauek dira proiektatuko diren film laburrak: The Girl With Two Heads (Betzabe Garcia, Mexiko), Count your curses (Lorene Yavo, Belgika) eta El verano del León Eléctrico (Diego Cespedes, Txile).
Ondoren, 17:15ean hasita Josu Martinez zuzendariaren Jainkoak ez dit barkatzen ikusi ahalko da, Lezo Urreiztietaren bizitza jasotzen duen dokumentala.

Urtero bezala, zinemako profesionalek osatuko dute jaialdiko epaimahaia; aurtengoan  Iratxe Fresneda, Natxo Rodriguez eta Izaskun Arandia izango dira adituak.

Sari banaketa ekitaldia (aurten 5000 euro baino gehiago banatuko dira saritan) apirilaren 5ean egingo da, Aretxabaletako Arkupe aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button