LITERATURA

Gaur abiatuko da Euskaltzaindiaren Nazioarteko Literatura jardunaldia

Nazioarteko Literatura jardunaldia ostegunean (maiatzak 16) eta ostiralean (maiatzak 17) izango da, Akademiaren Bilbo egoitzan. Parisko ITEM-ekin batera antolatu du Euskararen Akademiak biltzarra, eta bertan, nazioarteko 26 hizlarik parte hartuko dute. Euskaltzaindiaren mendeurreneko seigarren jardunaldi akademikoaren izenburua Idazkien eta hizkuntzen arteko itzulpena: eskuizkribuak, inprimakiak, literatura-artxiboak da, eta bertan hainbat hizkuntzarekin lanean diharduten idazleek erabilitako artxibo, eskuizkribu eta inprimakiak aztertuko dira..

Gaur berton, Miren Dobaranek (Eusko Jaurlaritza), Ana de Castrok (Bizkaiko Foru Aldundia) eta Koldo Narbaizak (Bilboko Udala) parte hartuko dute aurkezpen ekitaldian, Andres Urrutia euskaltzainburuarekin eta Aurelia Arkotxa euskaltzainarekin batera. Ostean, Bernardo Atxagak Egilearen aitorpenak mintzaldia eskainiko du.

Guztira 26 hizlari egongo dira, besteak beste, Aurelia Arkotxa bera (Euskaltzaindia), Bernardo Atxaga (Euskaltzaindia), Olga Anokhina (ITEM), Delfina Cabrera (La Platako Unibertsitatea), Rainier Grutman (Ottawako Unibertsitatea), Mari Jose Olaziregi UPV/EHU), Max Hidalgo (Bartzelonako Unibertsitatea), Joseba Lakarra (Euskaltzaindia-UPV/EHU) edo Miren Ibarluzea (UPV/EHU).

Informazio guztia: Euskaltzaindia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu