IKUS-ENTZUN

Gaur abiatuko da Ekozinemaldia

Gaur abiatuko da Euskal Herriko hainbat herri bisitatuko dituen Ekozinemaldiaren 12. edizioa.  Martxoaren 28ra bitartean, energia ardatz hartuta, hainbat dokumental eskainiko ditu egitasmo horrek.

Aurtengo proposamenak energia aztertuko du, eta horrek gizakiongan dituen eraginak agerraraziko dira, bai eta energiarekin harreman zuzena gordetzen duten hainbat jarduera ere: meatzaritza, zentral hidroelektrikoak, ura, erregai fosilak, elikadura, teknologia,…

Gaur berton, Orereta-Errenterian abiatuko da ekimena Desierto Liquido izeneko emanaldiarekin. Desierto líquido hemen ekoitzitako dokumentala da, eta itsasoaren gehiegizko ustiapenaren gaia jorratzen du. Kontrol gabeko arrantza eta horrek sortzen duen inpaktua handia ikusi ahalko dira film horretan.

Ekimena Ordizia, Leioa, Gasteiz, Oiartzun, Tolosa, Zaldibia, Bilbo, Basauri eta beste herri batzuetara helduko da hil honetan.
Hemen ikusi ahal duzue, zer, noiz eta non.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button