ARTEA

Ilustrazioari buruzko beka-mintegia, Bilbaoarten

Urriaren 15etik 16ra bitarte, ilustrazioari buruzko beka-mintegia egingo da Bilbaoarte zentroan, Ellen Weinstein artista estatubatuarra zuzendua.

Beka-mintegia collagearen inguruan ardaztuko da, eta Collage as a medium, a design tool and a way of life (Collagea baliabide, diseinu-tresna eta bizitzeko modu gisa) izenburupean garatuko da.

Prestakuntza-saioa Euskal Irudigileak elkarteak ondu du, ilustratzaileak trabatzeko asmoz, haien jardunean oinarrizko eta ezinbesteko ezagutzak izan ditzaten. Mintegia, teorikoa eta praktikoa izango da.

Bertan parte nahi duten ilustratzaileek mezua bidali beharko dute ondoko helbide elektronikoetara: estibaliz@euskalirudigileak.com edo daniel@euskalirudigileak.com. Plazak mugatuak dira.

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button