Nontzeberri

Gaur abiatuko da dFERIA, Donostian

Martxoaren 5etik 8ra, 33 konpainia, 33 ikuskizun, eta 37 emanaldi bilduko dituen dFERIA  jaialdia izango da.  XXIV. edizioaren leloa Tabua izango da, “debekatuta edota gaitzesten diren jokabide edo ekintza bezala ulertuta”.

Aurten, antzerkia, dantza, diziplina anitzak, eta abarren proposamenak Donostiako 9 antzeztokietan izango dira ikusgai. Hiria bera arte eszenikoen feria ikusgarri bihurtuko da, eta arte eszenikoen festa handia izango da, izan ere  33 konpainien 33 ikuskizun eta 37 emanaldi programatu dira lau egunetan. Ikuskizunen %64a estreinaldiak izango dira modu batean edo bestean: lau mundu mailan, bi Europan, lau Estatuan eta hamaika Euskal Herrian. Diziplinei dagokienez, %42a dantza ikuskizunak izango dira, %40a antzerkia eta %18a diziplina anitzak.

Gaur berton, martxoak 5, Lasala taldeak Microclimate obra eskainiko du 13:00etan, Gazteszenan. Arratsaldeko saioak, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan izango direnak, honakoak dituzue: Compagnie Illicite Fábio Lopez: Terra; Aline Corrêa: Metamorfose; eta Francesc Fernandez eta Julia Cortes: Endless fall.

Biharko ikusgarriak, hauek dira: Amaia Elizaranen Pool; Aldes taldearen, Quintetto, eta Toula Limnaios konpainiaren Tempus fugit.

Egunez eguneko programazioaren gaineko informazio guztia: dFERIA

Exit mobile version