ESZENA

Gaur abiatuko da “BLV-Art” proiektua, Bilbon

Bilbo Zaharra eta San Frantzisko auzoetako kale eta espazioek askotariko proposamenak bilduko dituzte BLV-Art proiektuarekin, irailaren 10etik 20ra bitartean.

Kulturaren aldeko apustua eginez, BLV-Art proiektuak performanceak, antzerkia, dantza eta jarduera bereziak bilduko ditu bere programazioaren baitan.
Gaurko inaugurazioa Kataluniako Societat Doctor Alonsok egingo du, eta Andrei Rublev- versión radiofónica performancea aurkeztuko du Bilborocken, 20:00etan.
Bihar, hilak 11, 20:00etan, BilbaoArten, Angela Millano koreografo eta performerrak Tommy eskainiko du. Dantzan Bilaka 2019k babestu zuen ikerketa-proposamena da.
Asteburuak bi zita ekarriko ditu: bata, zapatuan, hilaren 12an, 19:00etan, Artelan Berreginen Museoan; eta bestea, domekan, Bilborocken, 19:30ean. Artelan Berreginen Museoko hitzordua Las Bastardasen eskutik etorriko da, Con+Sumo + Gusto proposamenarekin. Hurrengo egunean, Juana Geyserrek eta La Imaginaria banda musikalak Bilborocken aurkeztuko dute antzerki-musika-performance bat.

Datorren astean, makina bat kontu izango dira: irailaren 17an, La Dinamikaren (Eguzki Zubia) 3er acto ikuskizuna; irailaren 18an, Artelan Berreginen Museoan dantza garaikidearen proposamena, Blanca Arrietaren eskutik; irailaren 19an, Lokke/Olatz de Andresen txanda izango da, Doppelgänger proiektuarekin; eta Larutan Danzak eta Input Danzak Arriaga Plaza hartuko dute domekan, hilak 20, 13:00etan. Amaiera gisa, Fusionarte Actividad Artistica Sensorial-ek Sin piel egingo du Artelan Berreginen Museoan.

Jarduera guztiek sarrera librea izango dute lekua bete arte, eta informazio guztia honako esteka honetan kontsulta daiteke: bilbaokultura.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button