BERTSOTAN

Gaur abiatuko da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

Gaur, maiatzak 7a, Deustuko Bidarte kultur gunean Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren lehenengo kanporaketa izango da, 17:00etan.

Guztira lau kanporaketa jokatuko dira eta finala Abadiñon izango da maiatzaren 25ean. Gaurkoaz gain honako zitak ondu dira: maiatzaren 8an, Durangon, Kurutziaga ikastolan, 17:00etan; maiatzaren 13an, Lemoan, Jubilatuen gaineko aretoan, 16:30ean; eta maiatzaren 15ean, Getxon, Erromoko kultur etxean, 17:00etan.

Kanporaketak burutu eta gero, zortzi bertsolari pasatuko dira finalera, eta maiatzaren 25ean jokatuko da Abadiñoko probalekuan, Bizkaiko Taldekako finalarekin batera. Egun horretan, goizean Eskolarteko idatzizko finala eta Eskolarteko bat-bateko finala jokatuko dira. Arratsaldean, Bizkaiko Taldekako finala izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button