IKUS-ENTZUN

Asteburu honetan “Egunik Laburrena” ekimena, Bilbon

 

Iñaki Lopez de Aguileta Bilboko Udaleko Kultura Zuzendariak, Ramón Barea eta Lander Otaola aktoreak, eta Diego Katarniuk (Euskadiko Zine Eskola) Egunik Laburrena ([ED+C]: EL) aurkeztu dute gaur goizean.

Nazioarteko ekimenaren helburu nagusia “film laburra errebindikatzea da, bere balioa ematea“ adierazi du Iñaki López de Aguiletak, eta horretarako, “Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Zinebi eta FANT jaialdiek ekimenarekin bat egingo dute Bilbon, film laburraren jai handia antolatuz, abenduaren 19an, 20an eta 21ean”.
Jaialdi horren barruan, hiriko hainbat lekutan filmak proiektatuko dira, “guztira 26”, musika eskainiko da, eta film laburren zuzendariekin elkartzeko aukera ere eskainiko da. Jarduerak eta zine emanaldiak Zurbaranbarriko eta Castañoseko udaltegietan, FNAC-en eta La Ribera kafetegian izango dira, eta larunbatean, gaueko 21:00etatik aurrera, film laburraren jai nagusia Pabellón 6 aretoak jasoko du. Egun horretan, Ramón Bareak eta Lander Otaolak moderatuko dituzte emanaldien ondoko mahai-inguruak.

Ostiral honetan, abenduak 19, hasiko da programazioa, arratsaldeko 19:30ean, Castañoseko udaltegian, zazpi film labur eskainita: Superdown, Per un pugno di azioni, Una mierda de slasher, Nosotros que nos queremos tanto, Remanecer, T.O.C, El Coche Fantástico. Emanaldi hori hurrengo egunean errepikatuko da, arratsaldeko 18:00etan, FNAC-en.
Beste aldetik, Zurbaranbarriko Udaltegiak, Ohe Azpiko Zera, La Dama y la muerte eta Las aventuras de Tadeo Jones lanak antolatu ditu umeentzat.

Larunbatean jai nagusia izango da Pabellón 6 aretoan. Proiekzio bikoitza eskainiko da: alde batetik, jaialdietan ibilbide luzea egin duten zenbait film labur mitiko, Pedro Riveroren Birdboy, edo Haritz Zubillagaren Las horas muertas, bestak beste; eta bestetik, nahiko berriak diren beste film labur batzuk, hala nola Aitor Gutiérrezen Anómalo, Mikel Alvariñoren Oscar Desafinado, David Sañudoren Malas Vibraciones, Kote Camachoren Don Miguel edo Paul Urkijoren El Bosque negro.

Film laburrari eskainitako asteburua igandean amaituko da, Erriberako merkatuko kafetegian eskainiko den saioarekin.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button