BESTELAKOAK

“Gauekoak” programa ostiral honetan abiatuko da, Gasteizen

Martxoaren 15tik urriaren 26ra bitartean, 106 egunetan 54 jarduera ezberdin eta 138 saio eskainiko dira Gasteizen antolatzen den Gauekoak programaren barruan.

Gazteentzako aisialdirako bestelako proposamenak biltzen dituen Gauekoak programak 16 eta 30 urte bitarteko gazteei kultura alternatibak eskainiko dizkie betiko bi denboraldietan, Udaberria-Uda eta Udazkenekoa.

Gauekoak aisialdiarekin, kulturarekin eta gazteekin erlazionatutako marka da, eta gazteentzat ekintza kultural ezberdinak aldarrikatzen ditu, ekintza askorekin jositako egutegi dinamiko bat prestatuz.
Antolatzaileen helburua hauxe da: “orain arte lortutako emaitzak hobetzen jarraitzeko, denboraldi kementsua, erakargarria eta heterogeneoa prestatu dugula uste dugu, gure hirik gazteriari aisialdi aukera amaigabea hurbilduz eta Gasteiz hiria berpiztuz”.

Programan mota guztietako tailerrak eta ikuskizunak antolatu dituzte, gazteei begira: musika, sorkuntza, kirola, gastronomia, yoga,….

Jakiteko zer, non eta noiz, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button