MUSIKA

“Gauart”, Gasteizko gau elektronikoa

Ostiralean, hilak 6, musika elektronikoa ardatz duen Gauart saioa egingo dute Gasteizen. Emanaldia luzea eta dantzagarria izango da, izan ere, 21:00etatik 2:00etara, musika Artium zentro eta museoan entzungo da, baina gero, 2:00etatik aurrera, Kubik aretoan.

Guztira, bederatzi DJ arituko dira. Hala, Artiumen ondokoak izango dira, 21:00etatik aurrera: Yngryd (Gasteiz),  El_Txef_A (Gernika), I-Real (Bilbao),  Kastil (Gasteiz) eta Svreca (Madrid).
Kubik lokalean, berriz, hauexek izango dira: Nöle (Madrid), Kike Pravda (Gasteiz), Tadeo (Madrid) eta J.C. aka Kasper (Madrid).

Bestalde, martxoaren 13an, La Pulquería taldeak joko du Kubik aretoan.

Informazio gehiago: kubikvitoria.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button