BERTSOTAN

Aitor Mendiluzek irabazi du Durangon

Miren Artetxe, Miren Amuriza, Aitor Mendiluze, Iñaki Apalategi, Jon Maia eta Oihana Iguaran bertsolariak bildu ziren joan den asteburuan Durangon. Guztien artean, Aitor Mendiluzek egin zituen lanik onenak. Hori dela eta, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoetako lehen itzulia amaitu da eta bigarrenera sailkatutako bertsolarien zerrenda ezagutu da.

Finalaurrekoetako lehen lau saioak eginda, 24 bertsolarietatik 18k egingo dute aurrera bigarren itzulian. Hauxe da zerrenda: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Igor Elortza, Agin Laburu, Miren Amuriza, Jon Maia, Jon Martin, Oihana Iguaran, Jone Uria, Julio Soto, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue, Alaia Martin eta Iñaki Apalategi.

Amurrion, Donibane Lohizunen eta Iruñean izango dira finalaurrekoak datozen hiru asteburuetan: azaroaren 19an, 26an eta abenduaren 2an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button