Nontzeberri

Gauaren zaindari agertzen da Potemkin banda bere bigarren lanean

Potemkinek gitarra biziekin josiriko rock gogorra segitzen du jotzen Gauaren zaindariak plazaratu berri honetan. Hala ere, taldekide aldaketak nabarmenak izan dira. Hala, taldearen sortzaileetariko bat izan zen Joxe Mari Azpitarte baxu jotzaileak taldea utzi eta haren ordez Alexis Alonsok hartu ditu lau sokak. Era berean, Mikel Fernandez gitarra jolea gehitu zaio Potemkineko tripulazioari, taldearen jarioari sendotasun gehiago emanez. Bi marinel berri horiekin batera ohiko beste hirurak ari dira, Iker Martinez de Zuazo (gitarra), Iban Idigoras (bateria) eta Aixibar Urteaga (ahotsa) hain zuzen.

Gauaren zaindariak dozena bat rock kantu irmo biltzen ditu eta 2009ko urria eta azaroa bitartean grabatu zen Tolosako Bonberenean Karlos Osinaga Txap teknikariaren laguntzarekin. CDaren diseinuaz Ruben Idigoras eta Xabi Piko arduratu dira.

Taldearen promozio orrian adierazten denez, "osagai guzti hauek batuta inoiz baino sendo, zirikatzaile, boteretsu, mehatxu egile eta probokatzaileago agertzen dira (Potemkin)".

Promomusikak bidalita

Exit mobile version