BESTELAKOAK

“Gau Zuria”-ren ekitaldi artistikoen gertaleku bihurtuko da Bilbo

Aurtengo edizioa, argi eta soinu ikuskizunez ez ezik, bideo-joko interaktiboak, antzerkia, musika, magia eta dantza urbano edota zentzumenentzako esperientziez beteta dator bihar, ekainaren 14an, eta etzi, larunbata ekainak 15ean, Bilboko Gau Zuriaren aurtengo edizioa.

Hala, Bilbao 700-III Millenium Fundazioak 30 ekitalditik gora programatu ditu bi egunetan, eta  ekitaldi motaren arabera ordutegi ezberdinetan hasiko dira programatutako ekitaldiak. Argiztapenak, adibidez, ohiko moduan, gaueko 22:30ean hasi eta goizeko 02.00ak arte luzatuko dira. Hala, Bilboko Udaletxea baso animatu bihurtuko da, Arriaga Antzokiko fatxadan bideo-mapping-az gozatu ahal izango da, eta Albia eraikinaren fatxada, Azkuna Zentroa edota Euskalduna Jauregiko urmaela ere, argiz eta soinuz sinkronizatuko dira gaua sartzean.  Eta gainerako ikuskizunei dagokionez, emanaldien arabera, ordutegi desberdina izango dute.

Edizio hori gainera, berritasunekin dator. Lehen aldiz bisitatu ahal izango da Arboria izeneko zirkuituko instalazioa, egunez ere ikusgai egongo dena Casilda Iturrizar parkean.

Gau Zuriaren bi jardunaldiotan, ikusleek gizaki itxurako figura erraldoiak ikusiko dituzte Euskalduna Jauregiko teilatuan, antzerki pilulak dastatu ahal izango dituzte Casilda Iturrizar parkeko pergolan, ahotik sugarrak jaurtiz itsasadarra zeharkatuko duen Euterpe jainkosa herensugea, Bilboko semaforoetatik ateratako gizontxoak edota Tetris joko erraldoi bat eta denbora-pasen lorategi bat izango dira egunotan hiritarren gozagarrirako.

Bilbao 700-III Millenium Fundazioko zuzendari Miren Josune Ariztondok nabarmendu duenez, Gau Zuriak elkarrekin uztartzen ditu abangoardia, parte-hartzea eta sostengarritasuna. Bilboko eraikin publiko zein pribatuak, ekimen artistiko originalez jantziko dira eta ikuskizun bihurtuko dute eguneroko errealitatea. Bilbo gauez irekiko da eta argiz jantziko da, tokiko artistak sustatuz eta herri-ikuskizun eta puntako ikus-entzunezko teknologia mordo bat eskainiz herritar guztien gozamenerako”.

Gau Zuriari buruzko informazio guztia bilbao700.eus web atarian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button