BESTELAKOAK

Elorrioko emakume artisten erakusketa kolektiboa

Datorren urteko martxoaren 8ko ospakizunetarako, Elorrioko Udalak eta hainbat eragilek Elorrioko emakumeen aniztasuna gaia aukeratu dute. Horren barruan, bertoko kultura sailak Elorrioko emakume artisten erakusketa kolektiboa egin nahi du, eta zabalik du izena emateko epea.

Hala, herrikoa den edo herrian bizi den edozein emakumek har dezake parte. Parte hartu nahi dutenek e-mail bat idatziko dute elorriokultura@gmail.com helbidera honako datuekin: Curriculum labur bat (ikasketak,egindako erakusketak,…) eta lanen argazkiak.
Arte klasikoetako lanak eta teknika modernoak ere onartuko dira.
Adituen epaimahai batek erakutsiko diren lanak aukeratuko ditu onenak eta ikusgarrienak. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button