ARTEA

Danbaka lehiaketaren laugarren edizioa martxan da

Danbaka 2004an sortu zen Goiena Komunikazio Kooperatibaren bitartez, Debagoieneko musikarien arteko lehiaketa gisa. Baina 2008. urtean egin zen hirugarren edizioan, Debabarrena eta Durangaldeko taldeak ere parte hartu ahal izan zuten bertan. Aurten ere horrela izango da.

Parte hartzeko bete beharreko baldintza nagusiak dira taldeko kideren bat gutxienez Debagoiena, Debabarrena edo Durangaldekoa izatea eta taldeak indarrean kontratu diskografiakorik ez izatea. Dena den, baldintza guztiak Danbakaren webgunean aurkitu ahal dira. Lehiaketan izena ematen duten talde guztietatik epaimahaiak 19 aukeratuko ditu azken fasera pasatzeko (hauen izenak urriaren 4an argitaratuko dira) eta 20 izateko falta den gainerako taldea ikusleek aukeratuko du Internet bidez.

Iaz bezala, Danbakako irabazleak disko bat grabatu eta Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin argitaratuko du. Aurtengo berrikuntza Debagoieneko talde onenak disko bat grabatu ordez, bideoklip bat filmatzeko aukera izango duela da, antolatzaileen esanetan musikan gero eta indar handiagoa hartzen ari baitira ikus-entzunezkoak.

Emanaldi guztiak ostiraletan izango dira Espaloia Kafe Antzokian, gaueko 22:30ean hasita eta gau bakoitzean lau talde edo bakarlarik hartuko dute parte. Finala berriz, urtarrilaren 14an izango da.

Entzun! aldizkariak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button