ESZENA

“Gau Arabiarra” antzezlanaren estreinaldia izango da Donostian

Donostiako Gazteszenak, Arabiar gaua izenburuko antzezlan berria hartuko du, larunbatean eta igandean, hilak 7 eta 8 hurrenez hurren, 20:30etik aurrera.

Kabia eta Hika konpainien arteko ekoizpenaren euskarazko bertsioaren estreinaldia izango da, izan ere, urtarrilaren 23an, gaztelaniazkoa estreinatu zen, Bilboko Pabiloi 6 aretoan. Gaur bertan egin dute euskarazko bertsioaren aurkezpen-ekitaldia, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

Euskarazko testua ondoko aktoreek antzeztuko dute: Kandido Uranga   (Lomeier), Ramon Agirre (Kalil), Ainhoa Aierbe (Fatima). Martxelo Rubio (Karpati) eta Ane Pikaza (Franziska). Horiekin batera, Iker Vergara (Mufasah) beatboxer-a arituko da soinuak jartzen. Testuaren itzulpenaz Arantxa Iturbe arduratu da.

Gau Arabiarra, edukian eta forman magiaz beteriko istorioa da: bost pertsonai, egiten dutena esanez eta esaten dutena eginez, ziztu bizian bizitako ekintzatik narraziora salto eginez. Pentsatzen dutena biziz eta bizitzen dutena pentsatuz. Pertsonaiaren bizipenetatik istorioen kontalari izateraino doan joko eszenikoa miatzea izan da, beraz, testu hau aukeratzerako orduan gakoa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button