MUSIKA

Gatom rap musikariak “Kostako Vibes – Binomio” izenburuko lana plazaratu du

Bermeoko Gatom rap eta reggae musikariak Kostako Vibes – Binomio (Taupaka Elkartea)  lana argitaratu du. Diskoak aipatutako bi estiloetan bustitako 11 doinu biltzen ditu.

Kostako Vibes – Binomio diskoa rap musikari bermeotarrak 2016an plazaratutako Kostako Vibes lanaren bigarren zatia da , “edo b aldea da, jendartean islatzen den binomio edo dualitateari erreferentzia egiten diona”.

Taupaka Elkartearen arabera, “lan berri honetan, sortzaile ezberdinen kolaborazioak izan ditu”, eta sortzailearen aburuz “tristura eta iluntasunetik, alaitasunerako bidai bat da”.

2010ean abiatu zuen Gatomek bere ibilbidea, harrezkeroztik, makina bat proiektu abiatu ditu, euskaraz eta gaztelaniaz, tartean, Esnea hil gazta tiro pun (2015) diskoa. Ikus-entzunezko lanak ere ekoizten ditu, betiere, Euskal Herriko rap eta reggae eszenari lotuak. Biltzarra Euskal Herriko hip-hop, soul eta reggae artisten egitasmo kolektiboaren partaidea ere bada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button