MUSIKA

Gatom kantariak rap eta reggae doinuak uztartu ditu bere azken lanean

Gatom Bermeoko raperoak Bueltan gatoz izeneko lan berria aurkeztu du. Lan hori ez dago  formatu fisikoan, euskarri digitaleko proiektua baita.

Bermeoko rap abeslariak hainbat lan euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu ostean (2010.urtean bere lehenengo maketa kaleratu zuen), musika eta doinu ezberdinekin osatutako lan berria dakar oraingo honetan, lau kantu biltzen dituena. Hori baino lehenago Esnea hil gazta tiro pun eta Kostako Vibes diskoak argitaratu zituen, 2015 eta 2016 urteetan. 2018. urte hasieran, Kostako Vibes-Binomio lana argitaratu zuen, “estilo aldaketa eginez eta rap eta reggae doinuetan murgilduz, 11 abestiz osatutako lana aurkeztuz”. Orain, zortzi hilabete geroago, Bueltan gatoz izenburua hartu duen lana kaleratu du.

Lehenengo abestia, Bueltan gatoz, soul edo blues kutxua duen estiloan mugitzen da. Argidxe non dau eta Eztau bakerik abestiak, aldiz, reggae doinuak dira, batzuetan reggae klasikoa, eta beste batzuetan dancehall estiloan.

Diogun bezala, diskoa ez da formatu fisikoan argitaratu. Entzun nahi baduzue, Taupakak lotura jarri du interneten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button