MUSIKA

Gatibu, Seiurte eta ETS taldeak “Gaztezulo”-ren jaian

Gaztezullo gazteentzako aldizkariak musika festa ondu du bihar, urtarrilak 26, Atarrabiako Totem aretoan. Agertokian hiru talde izango dira: Gatibu, Seiurte eta En Tol Sarmiento (ETS).

Gatibuk iraupen laburreko Zazpi Kantoietan laneko kantuak aurkeztuko ditu Atarrabiako Totem aretoan. Grabazioa askotarikoa da, eta country rocka kutsuko kantuak, zein funk erritmo dantzagarriak gordetzen ditu.

Durangoko Seiurte taldeak, berriz, Atlantida izenburuko seigarren lana aurkeztuko du. Diskoa, ilunagoa, serioagoa eta helduagoa da. Hala, bertan jasotako 11 kantuak rock zaleagoak ere badira, taldearen pop puntu oraindik mantentzen duten arren. Jotakie eta New Order taldeen eraginak ere sumatzen dira.

Azkenik, En Tol Sarmiento (ETS) bandak Hacia la Luna izenburuko diskoa ekarriko du besapean. Arabako Errioxako talde gaztea da eta ska estilo tropikala jorratzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button