ESZENA

Gatazkatik ihesi

Bihar, apirilak 17, 20:30ean, eta Gasteizko Principal antzokian, gerrako haurren inguruko ikuskizuna programatu da: Beroki gorria. Bertan, Gerra Zibilaren erruz 4.000 umek Ingalaterrara joan behar izana gogoratuko da.

Oinarria izen bereko argitalpena da. Gidoia eta kontakizunak, euskaraz eta gaztelaniaz, Patxi Zubizarreta idazlearenak dira, eta marrazkiak Yolanda Mosquerarenak, izan ere, artistaren ilustrazioak dituen liburuak Peru Abarka Saria irabazi zuen 2016an.
Ekitaldian ere, Maddi Oihenartek ahotsa jarriko dio ipuin ilustratuari, Imanol Elizasu & Zariatxok koruetan lagunduta, eta txelo eta akordeoi musikarekin. Gainera, Sahatsa Ramirez dantzariak ere parte hartuko du. Hortaz, ekitaldian, narrazioa eta ilustrazioak musikarekin eta arte eszenikoekin uztartuko dira.

Gerra Zibilaren hasieran, Habana itsasontziak 4.000 ume inguru eraman zituen Ingalaterrara, gatazkatik ihesi. Beroki gorria albumak “historiako pasarte hori hartu eta, zortzi hamarkada geroago, gertakari latz haiek gogora ekartzeko erabiltzen du”.

Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964) Euskal Filologian lizentziatua da. Hainbat sari lortu ditu, egindako lanari esker, Xabier Lizardi (1991), Baporea (1993), Antonio Mª Labaien (1997), Euskadi (1997), edo Ignacio Aldecoa (2002) sariak, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button