LITERATURA

“Ilbeltza”, Euskal Nobela Beltzaren Astea, Baztanen

Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatu dute aste honetan, ilbeltzaren 21etik 25era bitartean.

Asteazkenean, hilak 21, idazleekin solasean ekimena programatu da, eta okasio honetarako Eneko Aizpurua Herensuge gorriaren urtea liburuaz arituko da Anizko elkartean, 19:00etan.

Hurrengo egunean, Mariano Izetaren Dirua galgarri liburuaren berrargitarapenaren aurkezpena egingo da. Ondotik, Jon Abrilen solasaldia etorriko da: Mariano Izeta, euskal nobela beltzaren abiapuntu. Hitzordua Arizkunenea kultur etxean (Elizondo), 19:00etan.

Ostiralean,  hilak 23, Baztango kontu beltzak istorio kontaketa antolatu da Elizondoko gaztetxean, 20:00etan.

Larunbatean,  11:00etan, Beltzetik beltzera nobelaz mahai-ingurua antolatu da Arizkunenea kultur etxean Itxaro Borda, Jon Alonso eta Miel Anjel Elustondorekin.  Arratsaldean,  Juan Kruz Igerabideren Zangotraba liburua eta Joseba Larratxe Josebiskyren Requiem gauaren erdian lanaz arituko dira.

Azken egunean, Ilbeltzaren 25a, igandea, kronika beltz baten ibilaldia egingo da Amaiurko plazatik abiatua. Eta arratsaldeko 19:00etan, Arizkunenea kultur etxean, bertso trama egongo da Maialen Lujanbio, Odei Barroso, Alaia Martin eta Unai Iturriagarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button