ESZENA

Gatazka pertsonalak zein kolektiboak

Barakaldo Antzokian, gaur, otsailak 21, Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko Gorria pieza-elkarrizketa ikusteko parada egongo da.

Lanku kultur zerbitzuaren esanetan, “muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira…) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin”. Hemen ikusi ahal duzue irudietan.

Askoa Etxebarrieta La Pulga dantzaria da, eta flamenkoa eta bertoko tradizioak uztartzeko ahalegina egiten du bere ikusgarrietan. Berea ere bada Berriketan koreografia, non buleria, tangoak, fandangoa eta beste hainbat erritmo ezberdinekin uztarturik, perkusio, gitarra eta kejioen artean, dantza eta txalapartaren arteko elkarrizketak ikusi eta entzuten diren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button