MUSIKA

Gasteizko Parral tabernan, Unidad Alavesa taldearen kontzertua

Gasteizko Parral tabernan, bihar, martxoak 26a,  Unidad Alavesa taldeak kontzertua eskainiko du.

2016an Ataunen sortutako musika talde bat da Unidad Alavesa. Folk, country eta rock estiloen artean mugitzen da. Joan den hilean, otsailean, haien bigarren lana kaleratu du: Martin Martin izenekoa.
Talde berria izan arren, bertako musikariak ez dira hain berriak, denak beste talde batzuetan ibiliak baitira, eta gaur egun ere aritzen dira: Benito Lertxundi, Ancha es Castilla, Fiachras, Brigada Criminal, Los Rockinson, Bizardunak, Stanislaw, Los Zopilotes Txirriaus… . Horiek honakoak dituzue: Cantaro Garrafa (gitarrak eta ahotsa), Bartolo Pichi (gitarrak), Papas Aja (baxua) eta San Pete (trikia eta banjoa).

Hilabete beranduago, baina egun berean, apirilaren 23an, Mugaldekoak eta Mugaldekoak Band arituko dira. Batetik, jatorrizko formatua, kultur giro lasaiagoetan literatura eta musika uztartzen dituen emanaldia: idazlea eta musikariak aritzen dira oholtzan. Eta bestetik, formatu berria, bereziki taberna, ostatu eta musika-aretoetara egokitzen den kontzertu-proposamena. Bertan, taldearen hiru diskoetatik hautatutako kantuak entzuteko aukera egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button