IKUS-ENTZUN

Gasteizko Oihaneder Etxean, zinema urte osoan

Filmazpit egitasmoarekin bat eginez eta zinemari merezitako tokia emateko xedez, hilean behin, astearteetan, filmak proiektatuko dira, jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz azpititulaturik, Gasteizko Oihaneder Etxean.

Hasi berri den ikasturtean eskainiko diren filmak hiru bloketan sailkatu dira. Oihaneder Etxeak azaldu duenez,  “lehenengoan munduko gatazka desberdinak lantzen dituzten filmak eskainiko dira, urritik abendura bitartean. Bigarren blokean emakume zuzendari gazteen ikuspegitik sortutako filmen txanda izango da, urtarriletik martxora bitartean. Eta apiriletik ekainera, giza eskubideen urraketa ardatz dituzten lanak emango dira”.

Urriaren 4an izango da lehen hitzordua : Omar (Hany Abu-Assad, 2012), eta Palestinak bizi ohi duen egoera.  Programazioak ondu dituen emanaldiak jakiteko, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button