ESZENA

Gasteizko Nazioarteko XXXV. Antzerki Jaialdia

Nazioarteko Jaialdia iragartzen duen liburuxkan datorren oharrak dio: "2010a laino beltzek estalitako urtea da, gure gizarteko sektore guztiak baitan hartu dituen krisialdi betean gaude, eta antzerkia ez da salbuespen.
Alabaina, krisi garaietan antzerkiari zeregin berezia betetzea dagokio (umorea, drama, gizartearen analisia, gogo kritikoa…), baina betiere gozarazteko ikuspegitik. Antzerkia topagune bihurtzen da, gure amets eta emozioei leihoak ireki eta lau haizetara askatzekoa.
Vitoria-Gasteizko Nazioarteko XXXV Antzerki Jaialdiaren programazioa aurreko urteetakoen ildotik datorkizu, gure artean izango ditugu berriro estatuko izen ospetsuak, nazioarteko produkzioak eta joera berritzaileak. Guztien erdia nazioarteko konpainiak izango dira.
Aurrera jarraituko dugu Antzerkia Zabaltzen sailarekin (antzerkiarekin zerikusia duten jarduera paraleloak hartzen ditu baitan), proposamen
berritzaileekin, bai eta Bertako Sormena sailarekin, Antzezte Arteen jardunaldiekin, eta Zirku Berriari Begira tartearekin."

Urriaren 1ean altxatuko da oihala eta azaroaren 28ra bitartean antzerkia izango da protagonista Gasteizko eszena kulturalean.

Noiz, zer eta non jakin gurean bazabiltzate hona hemen informazio guztia biltzen duen webgunea.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button