ESZENA

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia, urrian eta azaroan

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 39. edizioa urriaren 3tik azaroaren 28ra bitarte egingo da. Jaialdiak 33 ikuskizun bilduko ditu; horietatik sei nazioarteko konpainiek taularatuko dituzte. Jaialdian, gainera, Euskal Herriko zazpi konpainiek parte hartuko dute. Gainerakoak estatuko konpainien lanak izango dira.

Nobedadeak ere izango dira aurtengo edizioan, Of Local ekimena, Antzerkia Zabaltzen sailaren baitan, eta zortzi eta hamahiru urte bitarteko umeentzako bisita gidatuak ere bai, haurrek ikuskizun baten muntaketa ikus dezaten bertatik bertara.
Haur eta nagusientzako antzerkiaz gainera, dantza ikuskizunak ere izango dira, hiri-zentroetako antzokietan.

Euskal konpainiek lanak hauexek izango dira: Pankreas, Tartean Teatroa (urriak 15); De profundis, Ortzai (urriak 16); Barealdi magikoa, Tanttaka Teatroa eta Madrileko Centro Drámatico Nacional (azaroak 12); Los Huerfanitos, Traspasos Kultur (azaroak 28); Spazeko zarama, Krego Martin Danza (azaroak 2); eta, amaitzeko, Lorategian, Teatro Paraiso antzerkia (azaroak 22).

Bi hilabeteko egitarau osoa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button