MUSIKA

Gasteizko Jazzaldiaren 44. edizioa datorren urtean egingo da

Bizi ari garen egoerak agindu du berriz, eta antolatzaileak dena bere bidean jartzen saiatu diren arren, albiste txarra eman behar izan dute: Gasteizko Jazzaldiaren 44. edizioa datorren urterako utziko dute, 2021erako.

“Urte hasieran Jaialdia ia itxita geneukan: kartel eder bat, lehen lerroko musikariak, hainbat proiektu berri, elkarteekiko konpromisoak hirian jarduerak egiteko… Azken batean, proiektu bat genuen, eta zuei aurkeztu ahal izateak ilusioa egiten zigun. Lehen emanaldiak iragartzen hasi ginenean, eta gure sarrerak salgai jartzeko egun gutxi falta zirenean, Gasteizek eta munduak historiako unerik zailenetako bati aurre egin behar izan zioten.
Segurtasuna eta osasuna beste ezeren gainetik daudela uste dugu, beraz, lanean hasi ginen ahal genuen guztia egiteko, tronpeta soloek gauerdiko klubean jotzen jarrai zezaten, Mendizorrotza bost egunez jazzaren epizentroa izateko, Principal Antzokia toki berritzaileena bihurtzeko eta Gasteizko goizek, arratsaldeek, egunsentiek, kaleek, aireak, usainek, erdialdeak edo auzoek jazz doinuekin jantzita jarraitzeko. (…) Uztailean dena ondo joanez gero, Jaialdia Gasteizek merezi zuen poztasun txikia izatea nahi genuen. Eta inoiz baino irekiagoa izatea. Dena streaming bidez ikustea, ia dena doakoa izatea eta, osasun neurri posible guztiekin, Gasteiz jazzaren festa bihurtzea. Jaso ditugun azken albisteak ez dira onak izan. (…)… ez dugu ukatuko, beste asko bezala, egungo testuinguruak egoera zailean jarri du Jazzaldia. 44. ediziorantz korrika egin ahal izateko, aukera bakarra bultzada hartu eta 2021ean pentsatzea zen. Dagoeneko lantzen ari garen edizio bat. 2021ean ikusiko dugu elkar!”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu