MUSIKA

Gasteizko Jazzaldia Benny Golson artistarekin abiatuko da gaur

Uztailaren 15etik 20ra, jazz musikak Gasteiz hiriko bazterrak hartuko ditu, eta talde eta bakarlari ospetsuak eta talentu gazteak Jazzaldiaren arima bilakatuko dira. Aste betez, Mendizorrotzeko kiroldegian, Principal Antzokian eta Falerina lorategian, jazz figurarik nazioartekoenak entzuteko parada egongo da Jazzaldiaren 43. edizioari esker.

Gasteizko 43. Jazzaldia honako artisten presentziarekin garatuko da: Marco Mezquida, Golden Gate Quartet, Nubya García, M.A.P. + Gasteizeko Banda, Danilo Pérez, Cohen eta Potter Quintet, Chris Potter, Marta Sanchez Quintet, Regina Carter, Gregory Porter, Iñigo Ruiz de Gordejuela, Jorge Drexler eta Omara Portuondo, Ambrose Akinmusire, Origami Harvest eta Kamasi Washington eta Makaya McCraven.

Gaur berton abiatuko da, Benny Golson artistaren musikarekin. Benny Golson ezinbestekoa da jazzaren historian eta oro har musikaren historian. “90 urteko saxofoi-jotzaile beteranoak bizitasun inbidiagarria du, eta Principal antzokia benetako jazz kluba bihurtuko du Gasteizko 43, Jazzaldiari hasiera emateko. Haren konposizioak entzunez John Coltrane, Dizzy Gillespie edo Miles Davis-en garaietara itzuliko gara”.

Noiz, zer eta nor jardungo den jakiteko: Gasteizko Jazzaldia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu