MUSIKA

Gasteizko jazz uhinak

Jazz Uhinak Hirian Barrena IX. edizioa abiatu da Gasteizen. Kontzertu ziklo hori iragan abenduaren 16an hasi zen, eta maiatzera bitarte iraungo du; hilean kontzertu bat egin ohi da, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko Areto Nagusian. Hala, asteon, Guadalupe Álvarez de Luchia, Josué Santos, José Vera, Borja Barrueta eta Toni Brunet musikariek Joni Mitchell omendu dute.

Datorren hileko emanaldiaren harira, otsailaren 24an, Pablo Martín-Caminero, Moisés Sánchez, Ariel Bringuez, Toni Belenguer eta Michael Oliver-ek OFNI (Objeto Flamenco No Identificado) lana aurkeztuko dute.

Martxoaren 24an, Kontxi Lorente, Luisa Brito eta Naíma Acuña musikariek osatutako Three One Plus hirukoteak joko du. Apirilaren 21ean, Pedro Iturralde omenduko du Luis Aramburu Udal Musika Eskola eta Jesus Guridi Kontserbatorioko Big Band Txiki bandak.Eta amaitzeko, maiatzaren 19an, Gonzalo Tejada Quartet laukoteak Marilyn Monroe aktorea ardatz izango duen kontzertua joko du.

Informazio gehiago: ondasdejazz.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button