LITERATURA

“(H)ilbeltza”, euskal nobela beltzaren astea

Gaur hasi eta 21era arte, (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astea izango da Baztanen. Programazioaren barruan, eta ohikoa den bezala, liburu aurkezpenak, zinema, solasaldiak eta antzerkia ikusteko parada egongo da.

Ernesto Prat Urzainkiren Telleria eta gero, zer? nobelaren aurkezpenarekin abiatuko da ekimen beltzaren egitaraua Arizkungo liburutegian. Asteazkenean,  hilak 17, Txomin Peillenekin solasaldia izango du Joxe Angel Irigaraik. Urtarrilaren 19an, Chinatown filma ikusteko abagunea izango da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean, 19:00etan.

Urtarrilaren 20an egun handia izango da. Beltzaren esteriotipoak literaturatik ikus-entzunezkoetarat mahai-ingurua izango da goizean, Iratxe Fresneda eta Irati Jimenez adituekin, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Gero bazkaria Erratzun, eta bazkalondoan zenbait liburu aurkezpen izango dira: Arrutiren banda (Jon Arretxe), Bihotz ebatsiak (Pierre Mestrot), Morbus operandi antzezlanaren gidoia (Galder Perez), eta Danba! (Jon Andueza). Eta Iluntzean, Susmagarrien Gaua.

Urtarrilaren 21ean, Hama(H)iru ate ikuskizuna izango da Iruritako Jauregiarten, 19:00etan. Bertan, Mitxel Sarasketa, Iñigo Beltzunegi eta (H)ilbeltzakideak bilduko dira.

Datu gehiago, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button