Sin categoría

Gasteizko Helldorado aretoak martxoko egitaraua iragarri du

The Mani-Las taldearen kontzertuarekin hasiko du Gasteizko Helldorado aretoak matxokoa programazioa, larunbatean, hilak 2.

The Mani-Las taldea eskarmentudun musikariek osatzen dute: Maika Makovski, abeslaria eta gitarra, Mariana Perez, bateria (Sonic Trash, Rubia eta Cora Bloom) eta Olaia Bloomm, gitarra (Las Culebras eta Cora Bloom). Hirukoteak 1960ko hamarkadatik edaten duen garage-rocka jotzen du. Hirukote horrekin batera, A Coruñako Rockers Go To Hell rockabilly taldea arituko da. Emanaldia 22:00etan hasiko da.

Martxoko gainerako kontzertuen harira, hilaren 8an, Egon Soda eta Pájaro 1 Pájaro 2 taldeek joko dute; 9an, Los Deltonos eta La Reverso; 15ean, Oh! Gunquit (Britainia Handia) eta Reptilians from Andromeda (Turkia) eta Baby Shakes (AEB); 16an, Nikki Hill (AEB); eta, azkenik, 23an, The Queers (AEB) eta The Manges (Italia).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu