ESZENA

Gasteizko Auzo Eszenak udazkeneko egitarau oparoa iragarri du

Gasteizko Auzo Eszena programak eszenako konpainia ez-profesionalen proposamenak jendaurrean erakusteko aukera emango du udazkeneko denboraldian. Hala datorren igandetik, irailaren 29tik eta abendura bitartean, makina bat lan eszenaratuko dira; guztira 10 ikusgarri.

Auzo Eszenaren programazioan ondu diren saioak igandeetan izango dira, 19:00etan, Arriaga, Aldabe, Salburua, Zabalgane, eta Araneko gizarte etxeetan. Programaturiko obra guztiak gaztelaniaz dira.

Konpainia eta artista hauek hartuko dute parte: Alecri, Hirukide Teatroa, Tadir Teatroa, No me claves tus puñales, Abarca, Antrokia, Los del Sótan, Auskalhopen, Ipazapi eta Baidefeisen.

Arriagako gizarte etxean da igande honetan lehen emankizuna, eta Alecrin taldeak Crisis y castigo obra eskainiko du. Krisi ekonomikoak gure osasunean duen eraginaz hitz egiten da bertan.  “Krisi garaietan depresioa iristen da, eta gerrikoa estutu behar da. Gure bankuak interes handiz bere zerbitzuak eskaintzen dizkizu. Eta kobratu nahi baduzu etorri gure entitatera lan egitera”.

Urriaren 6an emango dio jarraipena egitarauak, eta igandez-igande, honako ikuskizunak izango dituzue Gasteizko auzoetan gozagarri: Las Mendoza (urriak 6); Gasteiz Varietés 2019; Circus Special (urriak 13); Maldito palco (urriak 27);  Dos fugas y media (azaroak 10); Toc Toc (azaroak 17); Alguien voló sobre el nido del cuco (azaroak 24); ¿Y ahora qué? (azaroak 30); Electra vs Medea (abenduak 1) eta De función en el Nilo (abenduak 15).

Programazioaren xehetasun guztiak jakiteko, hementxe duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button