BESTELAKOAK

Gasteizko “Aire Zabaleko Pintura Lehiaketan” parte hartzeko deialdia zabaldu da

Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren deialdia egin du Gasteizko Udalak dagoeneko. Hamahirugarren urtez egingo den lehiaketa da aurtengoa, eta uztailaren 20an ospatuko da.

Gaiari dagokionez, hiriari gune atseginago eta zabalagoak emateko, hego-zabalgunean egindako azken eraberritzeak hartu beharko dituzte kontutan parte hartzaileek euren margolanetan. Hala, XXI. mendeko hiri-bilbearen berroneratzea da aurtengo ediziorako aukeratutako leloa, eta parte hartu nahi dutenek, uztailaren 8tik 18ra eman ahal izango dute izena udalaren web orrialdearen bitartez.

Hala, egun horretan Santa Barbara plazan, Berpizkundearen plazan, Babesgabetuen Andre Mariaren plazan, Herrandarren kalean, Pío XII.aren kalean, Jesus Guridi kalean, Aiala Kantzilerraren kalean, Angulema kalean eta Bake kalean kokatuko dira artistak, eta goiz osoan zehar, lehiaketan parte hartzen duten artisten lan prozesuak ikusteko aukera izango dute gasteiztarrek. Eta arratsaldeko 17:00etatik 19:30era, Santa Barbara plazako pergolapean, ikusgai jarriko dira bukatutako margolanak.

Aurtengo edizioan banatuko diren sariak honakoak izango dira: lehen saria, 1.600€; bigarren saria, 1.400;  hirugarrenak 1.200€ jasoko ditu, eta 500€-ko bi accesit, beste saririk jaso ez duten Gasteizko egileentzat.

Lehiaketako oinarriak ikusteko eta informazio gehiagorako, jo ezazue  Gasteizko Udaleko webgune honetara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button