Nontzeberri

Gasteizko aire zabaleko pintura lehiaketa

Vitoria-Gasteiz Aire Zabaleko VIII. Pintura Lehiaketa egingo da uztailaren 19an. Aurtengo gaia ondokoa da: Gasteizko plazak: Andre Maria Zuriaren plaza, Espainia plaza, Foru plaza, Aihotz plaza, Urrezko Zeledonen plaza, Arka plaza eta Loma Jeneralaren plaza.

Ekimenean parte hartu nahi duten artista eta pinturazaleek uztaileko 17ra arte daukate epea zabalik; partaideek edozein teknika erabil dezakete.

Uztailaren 19ko goizean hasiko dira partaideak lanean, Arabako hiriburuko plazetan, eta arratsaldean, berriz, obra horiek ikusgai izango dira Arkupeko ibilbidean. Amaitzeko, 19:30ean, epaimahaiak sariak emango ditu, Andre Maria Zuriaren plazan.

Hiru sari potolo bananduko dira: 1.600 €, 1.400 € eta 1.200 €. Horretaz gainera, saririk jaso ez duten Gasteizko artistentzat 500 euroko bi accesit ere izango dira.

Izen-ematea, eta bestelako xehetasunak: vitoria-gasteiz.org.

Exit mobile version