MUSIKA

Gasteizko 42. Jazz Jaialdia

Uztailean Euskal Herriko hainbat herritan, jazzaren inguruan ardazten diren kontzertuak protagonistak izango dira. Duela egun batzuk, Getxoko jazzaldiaren 42. edizioa izan da, eta han figura entzutetsuak eta artista gazteak batu dira, tartean, Charenée Wade, Kenny Garrett, Billy Hart eta  Chano Dominguez.

Bigarren zita jazzarekin Gasteizko 42. Jazz Jaialdia izango da. Uztailaren 17tik 21era bitartean musikarik onena Gasteizen izango da.  Kontzertu programaren ateak Gospel kontzertuarekin zabalduko dira. Bertan Leanne Faine & Favor taldea arituko da. Chicagoko gospel talde honek hogeita hamar urteetan Jaungoikoarengan duen maitasuna bere musikaren bitartez zabaldu du. Leanne Faine abeslari boteretsuaren kontralto ahotsak entzuleak hipnotizatzen ditu. Argitasun erritmiko sakonaz betea, 2001ean argitaratu zuen Leannek bakarkako diskoa, bere izena gospel musikako solisten zerrendan jarriz. Serve The Lord bere azken diskoa musika espiritual bilduma bateko ezinbesteko elementu bilakatu da.

Aipatutakoez gain, Jack DeJohnette, John Medeski, John Scofield eta Scott Colley musikariek Hudson proiektua ekarriko dute Gasteizera.  Parte hartuko duten beste izen batzuk honakoak dira: Carla Bruni, Mingus Big Band, Gasteizko Ganabara Orkestra, Sambeat Quartet, Cory Henry & The Funk Apostles, Brooklyn Funk Essentials, Kool & The Gang, eta abar.

Gasteizkoaren ostean, uztailaren 25etik 29ra bitartean, 15 eszenariotan 120 kontzertu eskainiko ditu Donostiako Heineken Jazzaldiak.

Non, zer, nortzuk eta noiz jakin nahi izanez gero, Jazz Euskadi plataforman duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button