ARTEA

Eremu publikoari buruzko laborategia, Tabakaleran

Bilboko consonni arte produkzio-etxeak Eremu Publikoko Laborategia proiektua aurkeztuko du ostiralean eta larunbatean, Donostiako Tabakaleran, zentro horretako Sukaldea gunean, hain zuzen. Egitasmoaren xedea da jarduera artistikoaren esku-hartzea eremu publikoan aztertzea.

Proiektua 2015 eta 2016an garatuko da, baina 2014ko azken hiruhilekoan hitzaurre bat abian da, gehienbat Donostian, Laborategia bera, ikerketa-ildoak eta metodologia aurkezteko asmoz. Hitzaurrea Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburutzak eta Tabakalerak sustatu dute, beste erakunde batzuekin lankidetzan.

Hitzaurre horren baitan, hilaren 14an eta 15ean, Eremu Publikoa praktika artistikoetatik begiratuta izeneko tailerra egingo da; jarduera hori Cristina Garridok (Bartzelona) eta Julia Morandeirak (Bilbo) zuzendu dute, eta tokiko hainbat profesionalek parte hartuko dute: Ricardo Antón Troyas, Arantza Lauzirika, Oihane Ruiz, June Fernández, Peio Aguirre,….

Tailerrari buruzko informazio gehiago: tabakalera.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button