MUSIKA

Gasteizeko Parral tabernak bere 15. urteurrena ospatuko du makina bat ekimenez

Aste potoloa atondu dute Gasteizeko Parral tabernaren 15.urteurrenaren karira. Gaurtik aurrera, egunero ekitaldi bat izango da; antzerkia, bertso saioa eta hiru kontzertu, 20:30ean.
Gaur antzerkia duzue gozagarri Gorka Aginalde eta Iñigo Txaflas bikotearekin. Bihar bertdolariak izango dora protagonistak. Bertaratuko direnak Iñaki Binaspre eta Izar Mendiguren.

Abenduaren 1ean, Le Doggy Party taldeak ekarriko du lehen kontzertua. Ostegunean Skasti taldearen oldarra sentituko da eta barikuan Harresian Zulo taldeak ekarriko ditu bere soinuak.

Horrez gain 15 urte kultural hauen laburpen grafikoa ere egongo da. Aukeraketa gogor baten ondoren urte bakoitzeko bi ekitaldiren argazkiak hartu eta erakusketa antolatu dute bertan.
Eta horrela, 700 bat ekitaldiren laburpen grafikoa 30 iruditan ikusteko aukera egongo da. Sara Rodriguez argazkilariak hartutako irudiak ikusiko dituzue.

Parral tabernak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button