ESZENA

Gasteizeko “Merkatuko Arte Eszenikoen 150gr. Jaialdirako” deialdia zabalik dago

Pez Limbo, El mono habitado eta Factoria de Fuegos antzerki konpainiek Merkatuko Arte Eszenikoen 150gr. Jaialdiaren edizio berrirako deialdia haizatu dute. Gasteizen abenduaren 26an, 27an eta 28 garatuko da jaialdia, eta bertan parte hartzeko eta proposamenak aurkezteko epea zabalik dago urriaren 18ra bitarte.

Jaialdia aipatutako konpainiek programatu eta koordinatutako dute, eta merkatu barnean erabilgarri ez dauden postuetako espazioak izango dira agertokiak. Publikoa postu barruan kokatuko denez, agertokiaren espazioa murritza da eta proposamenak espazio murritz horietara egokitu beharko dira.

Hartara, parte hartzeko interesa duten antzerki taldeek, epearen barruan aurkeztu beharko dituzte euren ikuskizunaren proposamenak, eta zenbait baldintza bete beharko dituzte. Esaterako, formatu laburreko lanak izan beharko dira, gehienez, 25 minutuko iraupenarekin;  lanen estilo eta formatuari dagokionez librea bada ere, obraren sormena, singulartasuna eta eskuragarritasuna baloratuko da; eta ez dute haurrei zuzendutako ikuskizunik onartuko.

Proposamenen artean, 12 lan hautatuko ditu jaialdiko epaimahaiak, eta obra horiek konpainiek  eurek aurretik aukeratu dezaketen jaialdiko egun batean eta modu jarraian antzeztu beharko dituzte. Antzezlan bakoitzaren pase kopurua, gainera, lanaren iraupenaren eta ikusgarritasun tekniko eta artistikoaren araberakoa izango da. Hala ere, lan bakoitzak gutxienez, lau pase egin beharko ditu.

Era berean, saririk emango ez badute ere, 450€ko diru laguntza jasoko dute konpainiek emankizuna aurkezten duten egun bakoitzeko.

Deialdiaren oinarriak eta xehetasunak jakin nahiz gero, joan Artezblai Arte Eszenikoen argitalpen digitaleko web atarira (informazio guztia gazteleraz dago).

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button