BESTELAKOAK

Gasteizeko edertasunak argazkietan harrapatu

Alde Zaharreko izugarrizko edertasunak argazki lehiaketa abiatu dute Gasteizen. Urriaren 6ra arte, Gasteizko Erdi Aroko Hiriguneko argazkiak bidali ahalko dira.

Lehiaketara bidaliko diren argazkiak baloratzerakoan, arlo estetikoa eta teknikoa kontuan hartuko dira, eta gaia honakoa izango da: Erdi Aroko Hiriguneko bizitza komertziala (erosketetarako eta aisialdirako leku aproposena egiten duten merkataritza, ostalaritza etabar…) eta Erdi Aroko izugarrizko edertasuna.

Lanok honako baldintzak izango dituzte: Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 2 argazki aurkeztu ahal izango ditu denera: 2500 pixel alde txikienean. Irudi bakoitzak ezingo du 3 MB baino gehiago eduki. Helbide honetara bidali beharko dira: fotosrder@gmail.com.

Lehenengo saria 350 eurokoa da; bigarrena 200 eurokoa; eta hirugarrena, 100 eurokoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button