ESZENA

“Oinak hodeietan” programak proposamen eszenikoak aurkezteko deialdia abiatu du

Nafarroako arte eszenikoen sektore profesionalari laguntzeko, lurraldean kultura-programazioa dibertsifikatzeko eta eszena diziplinetarako espazio berriak aurkitzeko xedez,  Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazioak Oinak hodeietan programa bultzatu dute bigarren urtez. Modu horretan ere, ikusleek esperientzia artistikoaz gozatzeko beste modu bat bilatuko da.

Programa honek “Nafarroako konpainien formatu txiki edo ertaineko ikuskizunak eramango ditu abuztuan espazio ez-konbentzionaletara, hala nola monasterioetara, aztarnategi arkeologikoetara, gazteluetara, basoetara eta ondare kultural eta natural handiko beste leku batzuetara; horrela, bai tokia bai proposamen artistikoak elkar aberastuko dira, eta ikusleak bien edertasunaz gozatu ahal izango du esperientzia berean”.

Antolatuko den programazioan lengoaia eszeniko ezberdinak dituzten proposamenak bilduko dira. Horren ondorioz, ikusle mota ezberdinei zuzendutako ikuskizunak programatuko dira  ikuskizunen kalitate eta espazioen egokitasunari begira. Gainera, programazioan euskarazko lanak ere eskainiko dira.

Nafarroako konpainia eszeniko profesionalek ekainaren 7ra arte aurkez ditzakete proposamenak.

Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa esteka honetan dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button