ESZENA

Gasteiz magiaz beteko da irailean

Irailaren 17tik 23ra bitartean Magialdia Nazioarteko Magia Jaialdiaren XXIV. edizioa egingo dute. Hala, Europako ilusionismoaren hiriburu bihurtuko da Gasteiz makina bat magoren ikuskizunak tarteko.

Jaialdiaren antolatzaileek egitarau oparoa atondu dute sei egun magiko horietarako. Hala, lehenengo egunen, irailak 7, ikasleak izango dira protagonistak. Izan ere, hainbat ekitaldi izango dira beraientzat, tartean, Mr. Twiter’s Show izeneko ikuskizuna; tailerrak 7tik 12 urte bitarteko umeentzat, eta Magia eta Zinea zikloa Artiumen Ramon Riobooren eskutik.

Biharamunean ere haurrei zuzenduriko ekitaldiak errepikatuko dira, baina iluntze partean, 19:00etan, hiriko alde zaharrean hainbat magia saio izango dira, Woody Aragon, Pipo Villanueva eta Héctor Mancha magoen magiarekin.

Irailaren 20an hainbat emanaldi izango dira Arabako hiributuko zenbait dendetako erakusleihoetan. Horietan, ondoko artistak arituko dira: Ruben Villagrand (España); Nestor Hato (Frantzia); Yurgen (Frantzia); Pierre Xamin (Frantzia); Enric Magoo (España); Roy DAvenport (Ingalaterra) eta Antonio Romero (España). Horrez gain, gauean, 22:00etan, Carlos Vinuesak bere show-a erakutsiko du Puerta Grande tabernan.

Irailaren 21eko ekitaldirik garrantzitsuena Europa Biltzar-jauregian 20:00etan izango den Magia Gertutik nazioarteko gala izango da. Bertan ondoko magoak izango dira: Aurelio Paviato (Italia); Shawn Farquar (Kanada); Dani Daortiz (España); Mario López (España) eta Héctor Mancha (España). Woody Aragón espainiarra aurkezle lanetan arituko da.

Biharamunean, larunbata, egitarauko bigarren festa nagusia izango da Principal Antzokian, 18:00etan. Eszenako Magia jaialdiaren baitan, magia mota asko ikusi ahalko dira honako magoen ikuskizunetan: Aurelio Paviato (Italia); Shawn Farquar (Kanada); Dani Daortiz (España); Mario Lopez (España) eta Hector Mancha (España). Jon Zabal ekitaldiaren aurkezlea izango da. Gauean, 21:00etan, errepikatu egingo dute jaialdi osoa.

Igandean, irailak 23, itxiera ekitaldia nabarmendu behar da, 20:30ean, Yurgen (Frantzia); Roy Davenport (Ingalaterra); Enric Magoo (España) Eta Pierre Xamin (Frantzia) artistekin. Aurretik, 18:30ean, Magia Gertutik nazioarteko gala egingo dute berriro ere.

Egitarau osoa kontsultatzeko sartu magialdia.org webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button