IKUS-ENTZUN

Guardetxean, hilero bezala, “Motz”

Hilero bezala, otsailen ere Motz emanaldia izango duzue Urgull mendiko Guardetxean. Gaur bertan, 20:00etan, hainbat film laburren emanaldia izango da.

Gaurko emanaldian honako filmak pantailaratuko dira: Elkartea (Kote Camacho 2012). Aspaldiko lau lagun elkartean biltzen dira afaltzeko. Haietako bat, zeini besteek arrastoa aspaldi galdu zioten, oso egoera ekonomiko larrian bizi da. Besteen jarrera orokorra, laguntza eskaintzearena izango da, hasiera batean behintzat. Benetako konpromisoa hartzea ordea, ez da hain erreza izango.

Qwerty (Asier Urbieta, 2012). Bi lagunek kolunpiotan egiten dute hitzordua, bietako batek aberats egingo dituen ideia bat duelako.

Ekaitza (Alberto Gastesi, 2012). Begiratu zaitudanean, zubian, banekien nire atzetik zeundela eta bazenekiela nik banekiela. Duela ya lau urteko ekaitz egun berdina gogoratzen zenuela… eta ez zinela niri hitz egiten ausartuko.

Enbor Beretik (Iker Fernández, David Aguilar, 2012) Bestea eta ni. Ni eta bestea. Bestean ni.

Eta datorren hilabetean Hamaiketakoa (Telmo Esnal), Mayo se marchita  (María Elorza, Maider Fernández, Jose Manuel Tena), Quiero jugar a fútbol  (Pendejo Chingao), eta El enigma Fulcanelli  (Xabier Cereceda Hoz)

Film laburren bat prest badaukazue eta jendaurrean erakutsi nahi baduzue, jarri kontaktuan Guardetxeko jendearekin eta leku bat izango du lan horrek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button