LITERATURA

Garderen eta Linazasororen lan berriak

Luis Gardek Trenen abiadura izeneko poemarioa kaleratu du eta Karlos Linazasororen A zer lau elementu!, Pamiela argitaletxearekin.

Luis Gardek, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolaturiko Blas de Otero-Bilboko Uria 2012 Saria irabazi zuen eta iaz, Maizter arrotza lana argitaratu zuen Erein argitaletxearekin batera.

Trenen abiadura izeneko poemarioan bizitzaren gehiegizko abiaduraz aritzen da egilea, dena arinegi joango balitzaigu bezala; dena egiteko presa, eta abiadura bat egon behar da derrigorrez.

Donezteben bizi den, Luis Garde Iriarte (Iruñea, 1961) Filologia Hispanikoan lizentziatua da. Luis Gardek Felipe Arrese Beitia poesia saria irabazi zuen 2004an, Oihan nabarra lanarekin (Euskaltzaindia-BBK). 2007an bere bigarren poema liburua argitaratu zuen, Haize hegoaren aroak (Pamiela). 2008an Gertakarien urtzea (Alberdania) argitaratu zuen, eta egitasmo horrekin Joseba Jaka beka lortu zuen, eta 2009an Irun Hiria Poesia Saria lortu zuen Unplugged lanari esker (Fundación Kutxa Fundazioa).

Beste aldetik, Karlos Linazasorok gazteentzako poesian aritu da oraingo honetan A zer lau elementu! lanarekin. Grezia zaharrean munduaren lau oinarri nagusitzat jotzen ziren lau elementuak dira gai nagusi eta ardatz Linazasororen A zer lau elementu! gazteentzako poema liburuan: Sua, Lurra, Airea eta Ura, hain zuzen ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button