BESTELAKOAK

“Garaikide 2018”, arte garaikideko euskarazko adierazpenak

Iruñeko Udalak Garaikide 2018 arte garaikideko euskarazko adierazpen artistikoko egitasmoa  abiatu du, hilaren 26tik urriaren 28ra bitarte. Mendillorriko Civivoxen, Kondestablen, Iturramako Civivoxen eta Gayarre Antzokian garatuko da zikloa. Antzerki, dantza, musika eta performancearen inguruan ardaztuko diren bederatzi proposamen bilduko ditu.

Hala, asteazkenean, hilak 26, Kondestable Civivoxeko Patioan, Beñat Achiary, Joseba Irazoki, Julen Axiari, Miguel Artieda musikariek Bas(h)oan diskoa aurkeztuko dute, 20:00etatik aurrera. Amerikako Estatu Batuetako Robbie Basho (1940-1986) gitarra jotzailearen ondarearen inguruan ardaztu dute Bas(h)oan (Elkar). Bashoren atzean Daniel R. Robinson musikaria dago, XVII. mendeko poeta japoniar bati goitizena hartu ziona. Folk kantaria zen, gitarra akustikoarekin agertu zen lehenetarikoa. Bere musikak, kutsu mistikoa duenak, eragin handia izan du AEBetako musiketan.

Urriaren 3an, Mendillorriko Civivox aretoan, MugMus Laborategiak Esku harriak: Oteizaren (h)aria aurkeztuko du; urriaren 5ean, Iturramako Civivox aretoan, Aitor Etxebarria Ensemblek Markak diskoa joko du; urriaren 6an, El milagro de la niña antzerki konpainiak familia guztiari zuzendutako lana antzeztuko du, Ametsetan, Iturramako Civivox aretoan; urriaren 10ean, ATX Teatroak Tomiris obra taularatuko du, Kondestable Civivoxeko Areto Gotikoan; urriaren 15ean, areto berdinean ere,   Ttak!! konpainiak Agur eta dolore antzezlana antzeztuko du,; urriaren 17an, Lokke / Olatz de Andrés taldeak The Endgame dantza ikuskizuna aurkeztuko du, Mendillorriko Civivox gunean; urriaren 24an, Jon Maia, Ana Salazar, Gorka Hermosa, Jesús Prieto Pitti-k Ele!!! Lauaxeta-Lorca lana aurkeztuko du, Gayarre Antzokia Fundazioarekin lankidetzan, Gayarren bertan; eta, azkenik, Proyecto Larrua-k Baserri eramango du Iturramako Civivox aretora.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button