ARTEA

Garai klasikoko koadroetatik argazkilaritzaren eremura

Kutxa Kultur Arteguneak A Whiter Shade of Pale. Erretratuak Herbeheretako argazkigintza garaikidean erakusketa abiatu du.

Holandako arte tradizio barrokoaren oinordeko diren egungo hiru argazkilariren obra aurkeztuko da bertan. Erakusketak Procol Harum talde zaharraren abesti batetik hartu du izenburua. Famatuak dira kanta horren inguruan, Johnny Rivers edo Annie Lennoxen bertsioak ere.

Arteguneak jakinarazi duenez, “Hellen van Meene, Carla van de Puttelaar eta Sanne De Wilde-k erretratua ulertzeko eta postmodernitatearen urteetako argazkigintzaren praktika berrikusteko hiru modu desberdin aurkeztuko dizkigute. Holandako herentzia barrokora eramango gaituzten ezaugarrien artean, nabarmentzekoa da argiaren erabilera, Iparraldeko argi izenekoa, garai klasikoko koadroetatik argazkilaritzaren eremura ekarria.
Carla van de Puttelaarren lanean flandestar margoen tonu hitsak eta argi hotzak aurkituko ditugu, eta jarreretan, pintura barrokoaren forma bihurriak. Bere modeloen inperfekzioa aztertzen du: azaleko alterazio txikiak, esaterako pikortak edo garatxoak, modu naturalean erregistratzen ditu kamerak.
Hellen van Meeneren argazkietan maskotak sartzen hasi da, hasiera batean jabeekin batera, eta gero irudiaren protagonista gisa, baina, benetan, antropomorfismo ariketa bat da, zeinaren bitartez etxeko animalietan gazteengan ikusi ditugun sentsazioak bilarazi nahi dizkigun.
Sanne De Wilde, denetan gazteena da, eta Snow White albinismoari eta gaixotasun hori dutenek dituzten arazoei buruzko serie bat  egin du”.

Artista berezi horien gaineko datu gehiago hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button