ESZENA

“La Danza del Cisne” baleta miniaturan

Azaroaren 11 eta 12, ostirala eta larunbata, 20:00etan eta igandean, 19:00etan, Iker Gómez (Bartzelona) La Danza del Cisne lana ikusteko parada izango da La Fundicion aretoan.

Pieza eszeniko honetan, Iker Gomez koreografo eta bideo-errealizadoreak gaur egungo kodean berrantzezten du baleteko hegazti preziatuena: zisne hain maiz erabilia. Hiru antzezle, arkitektura eta bideoaren integrazioa ekintzan, gaur egungo dantza, antzezpen fisikoa, musika zuzenean, testua, aktibismo existentziala eta umore-dosi ekidinezin bat.

La Fundicionek bidalitako oharrean hauxe dio Kyriaki Cristoforidi arte eszenikoen kritikaria eta historialariak: “Interesean eta indarrean irabaziz doan ikuskizunaren progresio kalkulatuak, lagun duen emakume antzezleak egiten duen paperak eboluzionatzeko duen modu sotil baina erabakitsuak, eta ikus-entzunezko inguru fantasiazko eta asmamen handikoak, non nabariak diren aberastasun eta espresibitate itzelak, organdizko zisne aldra bat bezalako elementu sinplez adieraziak, eta, horrez gainera, ikuslea harrapatuta uzten duen lanaren egokitasunak agerian jartzen digute obra oso baten eraginkortasuna eta hunkigarritasuna batzeko funtsezko giltzak dituen gaur egungo koreografo bat”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button