BESTELAKOAK

“Ganorabako 2013” Komiki Lehiaketa

Basauriko Udal Kultur Etxeak Ganorabako 2013 Komiki Lehiaketarako deialdia egin du. Zuen komikiekin parte hartu nahi baduzue adi egon beheko baldintzei.

Edozeinek parte hartu ahal izango du. Gaia libre izango da, baina pertsonaia guztiek jatorrizkoak eta argitaragabekoak izan beharko dute, hots, autoreak berak sortutakoak. Lanak zuri-beltzetan edo koloretan, eta euskaraz edo gazteleraz aurkeztu ahal izango dira

Lan bakoitzak A-4 neurriko lau orri izango ditu gehienez. Lau orri hauetan istorio bakar bat, istorio batzuk edo biñeta saila bat aurkeztu ahal izango dira.

Autorearen izena ez da ikusgai izango eta gutun-azalean aurkeztuko dira lanak, sinadura eta izenik gabe, izenburu batekin. Autorearen datuak (izena, telefono zenbakia, lanbidea, adina eta helbidea) beste gutun-azal batean aurkeztuko dira, izenburu berarekin. Bigarren gutun-azal hau lehengoan sartuko da.

Lanak Pozokoetxeko Kultur Etxean, martxoaren 31a baino lehenago, aurkeztu ahal izango dira, edo postaz helbide honetara bidali: Ganorabako Komiki Lehiaketa, Apdo. 119 48970 Basauri (Bizkaia)

Lehenengo sariak  900 euro ditu lanik onenarentzat; bigarrenak 450 eta hirugarrenak 300. Euskarazko autorentzat ere 300 euro eta Basauriko autorerik onenarentzat 300.

Informazio gehiago behar izanez gero hemen kontsultatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button