LITERATURA

Galerna dator Mikelazulora

Galerna bi garai historikotan kokatuta dagoen eleberria da. Lehen zatia XVI. mendean kokatuta dago; Francis Drake kostaldetik, baita Euskal Herritik ere, igaro zeneko garaia kontatzen du. San Juan Gaztelugatxe suntsitu eta Izaro erre zitueneko garaia kontatzen du. Bermeoko ideiak, sineskerak, mitoak eta garrantzia daukaten era horretako gauzak sartu ditut eleberrian. Bestalde, 1912an gertatu zen galerna zela eta, garai hartan arrantzaleen familia baten bizia zelakoa zen kontatu dut.

"Kontatzen ditudan bi istorioak galerna batekin bukatzen dira. Hori dela eta jarri diot Galerna izena eleberriari. 1912ko galernan Elantxobeko, Lekeitioko eta Bermeoko 141 arrantzale hil ziren itsasoan", dio autoreak.

"Garai horietan bizimodua zelakoa zen azpimarratu nahi izan dut; zeintzuk pentsamolde zituzten. Gure arbasoen historia ez galtzea nahi nuen. Nire hurbileko jendearekin hitz eginda, anekdotak eta bestelakoak bildu ditut, baita nire aitak eta beste batzuek kontatu dizkidatenak ere. Hori da helburua. Omenaldia ere egin nahi izan diet, itsasoan ito direnei eta baita itsasoari lotuta lan egin duten emakumeei eta gizonei".

Mikelazulok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button