MUSIKA

Mr. Pongo taldeak estreinako lana plazaratu du

Mr. Pongo banda bizkaitarrak makina bat estilotatik edaten duen lehendabiziko lana argitaratu du, Taupaka Elkarteaaren laguntzaz. Diskoan funk, pop, rock, reggae eta rap erritmoak uztartzen dira.

Taupaka plataformaren arabera, “funk erritmoak izan arren, musika estilo ezberdinak uztartzen dituzte beraien abestietan, besteak beste, pop-rocka edota Reggae erritmoekin jolasten dute inongo lotsarik gabe, azken hau baita bihotzean daramatena. Ahots melodia eta DJ scratchen bidez ordea, hip-hop doinuez koloreztatzen dituzte abestiak hauek oraindik anitzagoak bilakatuz”.

Kantu koloretsuok, gainera, letra kritikoekin janzten dituzte: “Estatua, kapitala edota bizimodu pasiboa ditu inspirazio iturri Mr. Pongo Bandak, esaldi bakoitzaren mezua zorroztuz musikagintzak dakarren aldarri eta protesta egiteko aukerari heltzen dio estu”. Euskara, gaztelera, ingelesa eta alemana nahasten dituzte.

Diskoa  2017ko apirila eta maiatza artean grabatu du Arturo Castañeda teknikarik Arrigorriagako MAR24 Estudioan, eta nahasketa eta masterizazioaz, Arturo teknikaria eta taldea arduratu dira.

Taldea 2014an eratu zen, eta zazpi musikari biltzen ditu: Bittor, bateria; Agirre, baxua; Arana, gitarra; KimoSoundz, DJ; Iker, tronboia; Iñigo, trompeta; eta, azkenik, Markel, teklatu eta ahots nagusia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button