ESZENA

“Auzo Eszena 2013” Gasteizko talde eta artistentzat

Gasteizko Gizarte Etxeen Zerbitzuak Auzo Eszena arte eszenikoen programan parte hartzeko deialdia egin du. Auzo Eszena arte eszenikoetan aritzen diren Gasteizko talde eta artista ez profesionalentzat zuzendurik dago.

Ekimenaren programa gizarte-etxeetan egingo da datorren urtean zehar, bi zatitan banaturik, bata negu-udaberrian eta bestea udazkenean.

Aurkezten diren obrek arte eszenikoekin harreman zuzena izango dute, hala nola, antzerkia, musika, dantza, bakarrizketak, magia, txotxongiloak… helduei, haurrei zein familiei zuzenduak.

Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 26tik abenduaren 12ra bitartean izango da, biak barne. Eta bertan parte hartzeko, taldearen historia laburra, taldekideen kopurua eta izen-abizenak, fitxa teknikoa eta muntatzeko beharrak, ikuskizunaren laburpena, argazkiak, eta bestelako argibideak ere erantsi daitezke.

Informazio guztia hemen duzue bilduta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button